XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Handia banintz... (Negarrez joaten da.)

(Maitagarri bat azaldu eta haurrekin hizketan hasten da)

Maitagarria: Haurrok, ikusten al duzue nola dagoen Antton?

Pena ematen du, ez da?

Ea, ideia bat daukat, dei egin diezaiogun, ea, ea... Baina nola? Mmmm.

Badakit!

Ni Maitagarria naizenez, majiaren bidez zertxobait handi dezaket!

Ez al da hala?

Dei egin diezaiogun.

Antton, Antton!

Ez du entzuten, ozenkiago dei egin diezaiogun.

Antton, Antton!

(Antton korrika eta urduri azaltzen da)

Antton: Bai, ama, zer nahi duzu?

Oraingo honetan ez dut ezer ere hautsi, ez ditut gozoki asko jan eta hortzak garbitu ditut eta...

Maitagarria: Baina Antton, lasai, lasai, mutil!

Antton: E! Baina nor zara?

Zu ez zara nire ama!

Haurrok, nor da hau?

Nola?

Zer?

Nire ama dela?

Gezurra!

Hau ez da nire ama!

Ezetz!

Oso gezurtiak zarete.

Ez duzue ezertarako balio.

Maitagarria: Ni Maitagarria naiz eta zuri laguntzera etorri naiz, zure arazoaren berri bai baitut...

Antton: A! Eskerrik asko!

Baina nire arazoak ez du irtenbiderik!

Bizi guztirako txikia izango naiz.

Maitagarria: Ez, ez!

Zu lasai jar zaitez eta ez mugitu.

(Antton oso urduri jartzen da eta asko mugitzen da)

Maitagarria: Baina, lasai egoteko esan dizut.

Gaurko ume hauek ez dakite geldi egoten!

Ez da, haurrok?

Begira, horko hori ere mugitu egiten da.

Geldi egoteko!

Bueno, majia burutzeko zuen laguntza beharko dut.

Haurrok, nirekin batera Abra kadabra, zakurraren buztana! Bat, bi eta hiru!!! esan, ados?

Ea ba.

Bat, bi eta hiru.

Abra kadabra, zakurraren buztana. Bat, bi eta hiru!!!